Teknologia albisteak

'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia', bigarren kongresua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2026-07-05 : 10:23

Joxe Azurmendiren ibilbide eta irakaskuntza ardatz hartuta 2019an antolatu zen 'Euskal pentsamenduaren ur-jauzia' kongresua egin zen. Iaz filosofo zeganarra hil ondoren, Jakinek bigarren edizio bat antolatzea erabaki du, eta hartarako komunikazioak edo sinposioak aurkezteko epea uztailaren 15a arte dago irekita.

‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresua abenduan izango da. Donostiako San Telmo Museoan, abenduaren 16tik 18ra. Kongresuaren helburua da, Joxe Azurmendiren pentsamenduaz gogoeta egiteaz gain, euskal pentsamenduaren testuinguru berriez, etorkizuneko erronkez, egiturez eta azpiegiturez ere gogoetatzea, Joxe Azurmendik Euskal Herriarekin izan zuen konpromisoarekin jarraituz.

Proposamenak bidal daitezke Kongresurako, uztailaren 15a bitartean, eta bi motatakoak izan daitezke:

  • Komunikazioak: egile batek edo gehiagok egindako ikerketa edo gogoeten inguruko 25-30 minutuko hitzaldiak
  • Sinposioak: gai baten inguruko ordu eta erdiko mahai-inguruak, gehienez hiru hizlari eta moderatzailearekin.

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu