Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hizkuntza gutxituak eta teknologia: biltzarra Aran haranean azaroan

Sustatu
2026-09-25 17:58

Komunikazio, Teknologia eta Hizkuntza Gutxituen II. Nazioarteko biltzarra antolatu dute  azaroaren 26tik 27ra bitartean Vielhan (Aran haranean, okzitenariazko lurraldea Katalunian). Bertara komunikazioak aurkezteko  urriaren 5a arte dago irekita

Topaketaren helburuetan adimen artifiziala jarri dute fokua antolatzaileek, hausnartzeko hizkuntza gutxituetako ikus-entzunezko eta kazetaritzako edukiak sortzearekin nola lotu daitekeen, aldi berean ahal bada espazio komunikatiboak indartzeko. Baina ez AA bakarrik, "beste teknologia batzuk! ere aipatzen ditu deialdiak.

Asmo akademiko bat du biltzarrak, ikertzaileek komunikazioak aurkez ditzaten, eta beste bat dibulgazioarekin lotuago, publiko orokorrago bati zuzendutako mahai-inguru eta hitzaldiekin.

Hizkuntza txikiak aipatzeaz gain, euskara handiagoen artean aipatzen du deialdiak (katalanarekin batera). Katalan eta euskaldunek "beren hizkuntza indartzeko komunikazio-politikak nola garatu dituzten jakiteko aukera aprobetxatu nahi dugu." Hortaz, Euskal Herriko komunikazioak ere esperoko dituzte.

Deialdiari eta biltzarrari buruzko informazioa, hemen.

Argazkia: Corsa Aran, aranes edo bertako okzitanieraren aldeko Korrika, Vielhan. Jordi Gili, cc-by, 4.0, Wikimedia Commons.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu