Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euroeskualdean berrikuntza proiektuak egiteko deialdia

Sustatu
2026-09-30 16:44

Euroeskualdea osatzen dute Akitania Berria Eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak eta kudeatzen dute hiru erakunde / gobernuek. Eremu horien artean eragileen arteko lankidetza-ekintzak sustatzeko finantzazio-laguntza kaleratu dute aurten ere. Epea irekita dago urriaren 9a arte.

Hiru eskualdeetako bazkide bana izango dute gutxienez onartuko diren proiektuek. Euroeskualdeko "ekonomia lehiakorra eta digitala garatzen laguntzea da helburua, hiru lurraldeetako osagarritasunen eta sinergien aprobetxamenduan oinarritutako kolekzio-proiektuak abian jarriz", deialdiko informazioaren arabera.

Proiektuak honako alorretara bideratu bejarko dira:

  • Biozientziak, osasuna, zilar ekonomia
  • Fabrikazio aurreratua, aeronautika, mugikortasun elektrikoa
  • Nekazaritza elikagaien industria
  • Energia berriztagarriak
  • Habitat jasangarria, basoa eta zura
  • Sormen eta kultur-industriak, ikus-entzunezko industria

Urriaren 9a arteko da epea, hemen informazio osoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu