Odiseakoak euskal folklorean
2026-08-06 15:14
Oier Araolaza dantzari eta antropologoak artikulu interesgarria idatzi du Dantzan.eus webgunean. Berriki The Odyssey film entzutetsua estreinatu dela-eta, hausnarketa bat nola Homeroren gai mitikoak, zibilizazioaren izaeraz hausnarketak, zinearen industriak eguneratuak, nola gai unibertsalak diren neurri handi batean, euskal folklorearen ingurumarietan aurki ditzakegunak baita ere.
Artikulua bere osotasuna gozatu dezakezue hemen. Hona, puntutxo batzuk nabarmentzeko:
- Homeroren gaietako bat da Xenia deritzon ohitura eta arauaren haustura (Xenia = arrotzari harrera egiteko betebeharra). Neolitoko ohitura, brontze aroak eta hiriek hautsi omen zutena. Euskal Herrian, Arazolaren aburuz, "arrotzari harrera beroa eskaintzeko ohitura euskal baserrietan ezagutu dugu". Zeremoniak ditugu, adibidez, inauteri eskea eta antzekoak.
- Homeroren Odisean Xenia hausteak zibilizazioaren oinarriak lehertzen ditu. Horren paraleloa ikusten du Araolazak Hamalau heriotzena bertsoetan, Bizkaian 1925ean gertaturiko krimenean.
- Heroiaren itzulera, tropo ezaguna literatura eta istorietan. "Odiseo Itakara itzultzen denean arrotz itxura du. Inork ez du ezagutzen. Bere etxea beste batzuek hartu dute". Kontu berrsua, euskaraz, Jaun Zurianon baladan ageri zaigu kontakizun bera. Urteak atzerrian gerra egiten pasa ondoren etxera itzultzen da presaka eta pobre jantzita Jaun Zuriano, emaztea ezkonduko dela aditu duenean.
Apuntetxo batzuk besterik hemen. Irakurri osoa: The Odyssey, koko-eskea eta zibilizazioaren akabera.
Erantzunak kargatzen...