Sustatu logoa Teknologia albisteak

Oihane Mateos EITBko kazetaria hil da

Sustatu
2026-08-09 11:48

Oihane Mateos Oria kazetaria atzo hil zen, 45 urte zituela, minbiziak jota, EITBk jakinarazi duenez.

Venezuelan jaioa familia euskaldunean, Ibarran (Gipuzkoa) hazi eta bizi zen, ibartarra zen. 

Euskadi Irratian bekadun hasi zelarik, ETBko zenbait saiotan lan egin zuen. Gaur egun eta Teleberri albistegietan erredaktore eta aurkezle izan zen, eta ETB2ko «De boca en boca» saioa zuzendu zuen. ETBn jardundako beste saioak izan ziren «Horrelakoa da bizitza», «Ordu txikitan», «Vuelta de tuerca» eta «Pásalo», besteak beste.

2022an EITBren zerbitzu digitalen ardura hartu zuen, eta Orain EITB marka eta zerbitzuen kudeaketa zuzendu zuen postu horretatik. Kirolaria ere izana zen Mateos, Orio Arraun Elkartean 2006 eta 2013 artean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu