Diseinu berria gaurdanik Sustatun, mende laurden bete bezperatan
Diseinua eguneratu du gaur Sustatuk. Modernotze bat, laster (azaroan) 25 urte beteko ditugula ikusita. Hain zuzen ere, menuan 25 Urte atal berria, non ospakizuna iritsi bitartean errepasoa egingo diogum gure historia eta artxiboari.
Egin diezaiogun errepaso bat Sustatuk izan dituen itxura grafikoari urtez urte. Estekak Internet Archivekoak, gu bezain beteranoa den baliabide bikain horretakoak dira.
Sustatu 2001ean, duela 25 urte.

Bigarren diseinua, 2005.
Hirugarren diseinua, 2010.

Laugarren diseinua, 2014:

2015, PuntuCom-etik PuntuEus-era pasatu ginen. 2015 sustatu.eus albistegi automatikoz

2017 diseinu berria koadroa goian / 2018

2020, Covid pandemiaren garain, orain arte izan dugun diseinua ezarri genuen.

Orain, itxura berria. Ikusiko dugu noiz arte!
Erantzunak kargatzen...