20. mendean oporretan bidaiatzen genuenean postalak bidaltzen genituen. Argazkilari profesional antzinakoen lanean, postal-ekoizpena zen negozio ildo bat (Galarza postal/argazkien erakusketa San Telmon, jada igaroa). 21. mendean, apenas bizirauten duen ohiturak. Irutxuloko Hitzak, Donostiako agerkariak, buelta eman nahi die ohiturei. Eta postalak ekoitzi dituzte, ez urrutikoak baizik eta Donostiakoak bertakoak, antzinako negozio haietan bezala. Doan jarri dituzte eskuragarrai gainera: azkar ibili eskuratzeko, ea ez diren agortuko.
Hala dio Ituxuloko Hitzak: "Mundu osoa ezagutzeko bidaiatzen dugu askotan. Baina mundu osoa ulertzeko, batzuetan nahikoa da gure plaza behar bezala begiratzea. IRUTXULOKO HITZAk opari bat du zuretzat udara honetarako; izan ere, inork ez du zertan bidaian inora joan, gertu duenari postal bat bidaltzeko. Hortaz, 21 elkargune eta plaza postal bihurtu ditugu, eta saltokietan eta tabernetan daude eskuragarri dagoeneko, doan.
Albistea eta azalpeneko bideoa,hemen:
Postalak eskuratzeko Donostiako toki horien zerrenda:
ALTZA Elizondo taberna eta Anaiak taberna
AMARA BERRI Xanti taberna
AMARA La Bodeguilla
AÑORGA Jolas Etxea
AIETE Guk Egina Ogi Berri
ANTIGUA Garazi Liburudenda eta Bodegon taberna
BIDEBIETA Toki Alai taberna eta Fisio Iratxe
ERDIALDEA Mimiku loredenda eta EGFISIOS
EGIA Cactus taberna
GROS Casa Galicia taberna eta Errabundia liburudenda
HERRERA Zumardi taberna eta Bizargorri taberna
IBAETA Aratz taberna
IGELDO Txapela taberna
INTXAURRONDO Sagasti taberna
LOIOLA Maritxu taberna
MARTUTENE Mikel taberna
MORLANS La Fabrica de Gas taberna
PARTE ZAHARRA Juantxo taberna
LOIOLAKO ERRIBERA Nahia liburudenda
TXOMIÑENEA Ogi Berri
ZUBIETA Alamandegi taberna eta Bugati
Erantzun
Sartu