Teknologia albisteak

ST Trikitixa aplikazioa testeatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:28

Soinu Txuri edo Soinu Txiki trikitixa edo soinu txikiak (musika tresnak) egiten dituen enpresatxoa da. Soinu tradizionalak egiten hasi 20. mendean eta duela gutxi, soinu elektronikoak ere bai... eta orain, aplikazioa (!): mugikor edo tabletean jotzeko soinua! Test egiten ari dira, testeatzaileak behar dituzte, horien artean sari baten zozketa ere antolatu dute,

"ST Trikitixa" da aplikazioa eta garapenaren azken txanpan dago. Laguntza eskertuko horretarako, testeatzaile bezala Google profilarekin hemendik jaitsi dezakezu: Labur.eus/TrikiAppTest 

Ondoren, sariketan parte hartzeko zera proposatu dute Instagramen: "Grabatu zure burua Maria Jesus kalejira ezgauna jotzen, igo sare sozialetara #MariaJesusTxalentx traola eta @soinutxuri etiketatuz. Uztailaren 31 baino lehen, eta Soinu Rxiki IX10 baten zozketan sartuko zara (500€ko balioa).

Hemen bideoan Maria Jesus kalejira Soinu Txuriren aurreko garapenetalp batekin, soinu elektronikoarekin joa.

Gehiago jakiteko: 

Erantzun

Sartu