PuntuEus-ek antolatutako Ni.eus zerbitzuak funtzionalitate berriak ditu orain. "Posta soil bat izatetik, komunikazio pertsonalerako zein profesionalerako tresna multzo oso bat izatera igaro da", zabaldutako oharrean azpimarratu dutenez. Nextcloud teknologia ardatz hartuta, bertsio berriak bideo-deiak, ofimatikatresnak eta hodeiko biltegiratzea txertatu ditu Ni.eus-ek, orain dituen ia 8.000 erabiltzaile euskaldunentzat erabilgarri.
Lan-behar berrietara egokitzeko, bertsio berritua Nextcloud software libreko hodei-plataforman oinarritzen da. Honekin, lehengo egutegiari eta kontaktuen agendari funtzionalitate indartsuak gehitu zaizkio:
Berritze honekin batera, kontu-modalitate berriak argitaratu dira, eta ordainpeko plana ere bai (doakoarekin batera).
Ni.eus garatu du Puntueusek Iametza enpreesarekin lankidetzan, eta proiektuak Azkue Fundazioaren babesa ere badu.
Erantzun
Sartu