Duela gutxi ikusi genuen sarean LAB sindikatuak gidalerro batzuk argitaratu dituela, gomendioak beroegi dagoenean lanpostuak, nola jokatu horren aurrean. Gaur Euskal Herrian alerta gorrian egon gaitezkeelakoan, kontuan hartzeko beraz.
Hemen dago LABen gida osoa PDFan. Baina grafiko pare batean fijatuko gara, eta, bereziki, arren zutabe gorriari, horretara hurbil daitezkeen egoerak gerta baitaiezke aste honetan.
Lana kanpoan egin behar bada:
Kanpoaldean gaur tenperatura goiko zutabe gorriko parametroetan egon daitekeela pentsa daiteke... Beraz, gelditzea beharrezkoa izan daiteke, eta ez badizute uzten, jakinaraztea kanal egokietatik.
Barrualdean beroa txikiagoa izan daiteke, segun eta ze hozbero sistema dituen bulego edo lantegiak, baina kasu hauetarako, hauxe da LABek gomendatzen duena:
Gomendio hauek langileen osasunaren eta lan-segurtasunaren aldekoak dira; eta noski, ikusi egin behar ea aukerarik dagoen tokian tokian aplikatu ahal izateko... "Nagusiak" uzten ote duen. Horregatik, sindikatuak proposatzen du lantokiaren arrisku ebaluazioaren planaren arabera jokatzea, baldun badago urrats batzuk jarraituz, eta ez badago, beste batzuk.
Hemen gomendatutako urratsen grafikoa:

Prebentzio urratsen faltan edo emandako balioen arabera lan egiten jarraitzera behartzekotan ez badago ordezkaritza sindikalik, LABek gomendatzen du bere egoitzetako batera jotzea. Pentsatzen dugu beste sindikatu batzuk ere arduratuko direla kontaktatuz gero.
Kontuz ibili, zaindu laneko segurtasuna.
Erantzun
Sartu