Teknologia albisteak

Gotzon Garate beka, idazle berrien lanari laguntza emateko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:05

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate Bekaren bosgarren deialdia egin du. Aurtengo beka deialdiaren helburu nagusia da euskarazko literatura sorkuntza sustatzea eta idazle berrien lanari laguntza ematea. Udalaren laguntzaileak dira bekan Danobat eta Elkar: Danobatek dirulaguntza emango du beka ondo bideratzeko, eta Elkar argitaletxea prest agertu da saridun gertatzen den eleberria argitaratzeko. 

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko beka sortu zuen 2009an, euskararen arloko lanak sustatu, eta aldi berean, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko asmotan. 

Aurtengo beka deialdiaren helburu nagusia da euskarazko literatura sorkuntza sustatzea eta idazle berrien lanari laguntza ematea. Horiek horrela, deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu ahal izango dira, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, zatika edo osorik inon argitaratu gabeak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatu gabeak.

Deialdian hala nahi duten norbanako guztiek parte hartu ahal izango dute, eta eskatzaile bakoitzak nahi adina proiektu aurkeztu ahal izango ditu, ezinbestean, euskaraz. Hala ere, kontuan izan behar da beka egile berrientzat dela eta, horrexegatik, ezin izango dela libururik argitaratuta eduki edo, gehienez, liburu bat argitaratuta eduki ahal izango dela eskaerak aurkezteko epea bukatu arte, hau da, 2026ko uztailaren 30era arte.

Bekaren xede den eleberria egiteko epea, gehienez ere, 12 hilabetekoa izango da, eta zenbatekoa, berriz, 8.000 eurokoa. Bekaren lana euskaraz egingo da, eta originala eta argitaratu gabea izan beharko da. Lana Udalaren ardurapean burutuko da, Jasone Osoro idazlearen mentoretza literarioarekin. Epaimahaia Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Mikel Ayllon idazleek osatuko dute.

Deialdiaren esku-orria ikus, eta arretaz irakurri oinarriak.

Erantzun

Sartu