Euskararen normalizazioan lanean diharduten zenbait eragileak BIHAR ekimena aurkeztu dute berriki. Zera da asmoa: munduko hizkuntza komunitate gutxituak erdigunean jarriz, hizkuntzen biziberritzearen inguruko kontakizunen eguneraketan jartzen du fokua. 2026ko irailaren 23tik 26ra lau eguneko Nazioarteko Kongresua antolatu da, Bilbo-Irun-Hendaia ardatzean. "Munduari begiratzeko aitzakia eta mundu mailan kokatzeko aukera izango da", antolatzaileen arabera.
BIHAR proiektua behar bikoitz batetik abiatzen da:
Kongresuaren egitaraua, labur:
Egitarau zehatzagoa eta izena emateko, hemen. Iraileko ekitaldi horretara begira informatua egoteko, buletina ere sortu dute, hemen harpidetu zaitezke.
Biharren bultzatzaileak dira Garabide, Soziolinguistika Klusterra, Taupa Euskaltzaleen Mugimendua eta Plazara. Zenbait erakunderen babesa ere badute: Eusko Jaurlaritzako Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Beasaingo Udala, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Kultur Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Nafarroako Gobernua.
Informazio gehiago: Bihar.eus
Erantzun
Sartu