Aste honetan 'Nondik Nora' aurkeztu da Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak, euskarazkoWikipediarako ikus-entzunezko ikas-material sortzeko Ikusgela proiektuaren barruan. Migrazioa hobeto ulertzeko Ikusgelako sail berria da, eta Zehar-Errefuxiatuekin elkartearekin elkarlanean ekoitzi da.
Joan den astean argitaratu zen lehen atala eta hurrengo bost asteetan, ostegunero eta sei atal osatu arte etorriko dira gainerako: aurreiritzi arrazistak, pertsona arrazializatuen estereotipoak eta pertsona zurien pribilegioak lantzen dituzten bideo laburrak izango dira.
Leo Bueriberi musikari eta aurkezle gasteiztarra da sail honetako aurpegia eta bere gidaritzapean saiatuko gara pertsona arrazializatuen inguruko estereotipoak zalantzan jartzen, pertsona txurien pribilegioetaz ohartzen eta migrazioaren, desplazamenduaren eta arrazismoaren inguruko aurreiritzietan sakontzen. Sail hau osatzeko, Lucía Mbomío kazetaria aholkulari izan da eta Hiru Damatxo ekoiztetxea bidelagun.
Lehen atala izan da Zer da migratzea? galderari erantzuten diona, eta gero etorriko dira gainerakoak, honelako sorta osatuz:
Kapitulu bakoitzak estereotipo zabalduenen inguruko gai bat jorratzen du, eta, era berean, egungo gai eta mugimenduei buruzko azalpenak eta informazioa ere ematen ditu. Helburua kontzientzia sortzea da, batez ere gazteenen artean: hausnarketa kolektiborako gune bat irekitzea, gure gizarteek kanpotik datozen pertsonei bereziki eragiten dieten egiturazko desberdintasunak nola erreproduzitzen dituzten aztertzeko.
Ikasi gehiago Ikusgelaz hemen.
Erantzun
Sartu