Bilboko GUKA euskaltzale taldeak hiriko euskaldunen egoera tristea dokumentatu du, aisialdian daukaten eskaintza publikoaren alorrean. Aurtengo lehen hiru hilabeteen udal eskaintza publikoa aztertu dute kiroletan, kultura agendan, eta ikastaro eta tailerretan. Analisiaren emaitza argia da: Euskarazko aisialdi eskaintza hutsaren hurrengoa da Bilbon. GUKAren iritziz, "azaldutako datuak ez dira hizkuntza ofizial baten datuak, guztiz zokoratutako eta baztertutako hizkuntza-komunitate baten datuak, baizik. (...) Datu hauen atzean erabaki politikoa dago: euskarazko eskaintzarik ez egiteko erabakia, komunitate linguistiko oso bat baztertzekoa. Euskaldun gehien bizi den hirian, ezinezkoa da kirolaz, kulturaz eta aisiaz euskaraz gozatzea." GUKAk premiazkoa ikusten du norabide aldaketa, Bilboko Udalak zuzenean antolatzen dituen ekintzetan euskara erdigunera ekarriz; eta bestetik politika publiko aktiboak sustatuz, herri ekimeneko arnasguneo lagundu eta baliabideak emateko, baita arnasgune eta dinamika berriak sortzeko ere.
Bilboko Udalak plazaratzen dituen datu neurgarrietatik abiatuta, helduei bideratu-tako ondoko eskaintzak aztertu dituzte:
2025/2026 ikasturteko kiroldegietako ikastaroak aztertu dituzte. Ikastaroak jarduera unitatetan zenbatu dituzte, hau da, ikastaroa astean zenbat aldiz egiten den kontatuta. Guztira igerilekuko 178 jarduera, areto eta pistako 801 jarduera eta egokitutako kiroleko 7 jarduera zenbatu dituzte.

Zenbaki zehatzetan:

Ikastaro eta tailerrei dagokienez, ikasturte honetan Bilboko Udaltegietan (auzoz auzoko kultura etxe publikoak dira udaltegiak Bilbon) eskaini diren ikastaroak eta tailerrak neurtu dituzte, helduei zuzendutakoak, lau bloke hauetan ba-natzen direnak: adinekoentzako osasun ikasta-roak, aisi eta kirol ikastaroak, kultura tailerrak eta berdintasun tailerrak.

Hauexek dira eskaini diren plaza kopuruak:

2026ko otsailaren 12aren eta martxoaren 12aren artean Bilboko hiru zinema nagusietako kartelera neurtu dituzte: Zubiarte, Golem Alhondiga eta Multicines. Kasu bakoitzean, film bakoitzaren paseak zenbatu dituzte. Guztira, hilabetean 1289 film-emanaldi egon dira zinema areto horietan, eta horietatik 2 baino ez dira euskaraz izan (Zubiarten Maspalomas filmaren bi pase).
2026ko urtarrileko, otsaileko eta martxoko Bilbao Agenda Kultura-ko egutegia aztertu dute, eta helduentzako programazioa neurtu. Guztira 883 ekitaldi zenbatu dituzte. Aipagarria da martxoan euskarazko eskaintzaren erdia Loraldia jaialdiaren baitan antolatutako ekimenak izan direla, seguruenik, urte osoan euskaraz gehien programatzen den uneetako bat. Gainontzean, euskarazko eskaintza osoaren erdia baino gehiago lau kulturgune hauek programatu dute: Kafe Antzokia, Bira, Zirika! herrigunea eta Hika ateneoa.

Zenbakietan:

Kultura arloan datuak zertxobait hobeak dira, herri ekimenetik sortutako kulturguneek euskaraz programatzeko hautua egin dutelako. Baina ez da nahikoa, eta horrelako arnasguneei erraztasunak eta laguntza ematea dagokie instituzioei, GUKAren iritziz.
Erantzun
Sartu