Taupa euskaltzale mugimenduaren ekimenez antolatu da Eusfera ekimena aurten, eta bere aplikazio praktikoa, Euspazioak deitu izan dituztenak antolatzea, atzo hasi zen, eta maiatzaren 17a arte luzatuko da. Zera dira espazio hauek: Euskaraz gozatzeko familientzako elkarguneak sorrzea. Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) daude zuzenduak.
Taupak sortu duen ekimenaren egitekoa zera da: Haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako laguntza bat eskaintzea.
Prestakuntza fase baten ondoren, herri mordo batean antolatu dire Euspazio esan dieten horiek. Egun edo herriaren arabera, hemen duzue bilatzaile bat, Eusferaren webgunean.
Euspazio hauek herriko haurren eta gurasoen elkarguneak dira, ekintza zehatzen bueltan antolaturikoak. Mota ezberdinatakoak izan daitezke (irteerak, sukaldaritza edo pintaketa tailerrak, ibilaldiak… aisialdiko elementu ezberdinei lotutako proposamen dibertigarriak eta gozagarriak…), baina guztiek hiru elementu komun dituzte:
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu