Panoramax da Google Street View libre bat, hau da, errepide eta kale jakinetako bista/argazki mugikor, panoramiko horiek bildu eta erakusteko toki bat. Oso estaldura txikia du konparatuta Googleren zerbitzuarekin, baina Ipar Euskal Herrian dexentekoa da Baiona eta Angelu aldean bereziki. Probatu hemen, adibidez.
Iparraldeko estaldura hori da tresna Frantzian garatu dutelako originalki, eta bereziki agintaritza baten babesa jaso duelako, Frantziako IGN (Institut Géographique National) erakunde ofizialarena.
Toki jakin batean zaudela, irudien lizentzia librea konprobatu daiteke, gehienetan Creative Commons Aitortu Partekatu, baina IGN frantsesarenak Etalab markarekin agertzen dira. Hala ere Etalab markatuak ere berdin dira irudi libreak, License Ouverte lizentzia irekia delakora egiten baita erreferentzia, eta lizentzia hori Creative Commons irekien parekidetzat hartzen du Wikipediako irudi biltegiak, Wikimedia Commons delakoak, hemen irakurri dezakegunez.
Euskal Herriko datu guztiak ez dira IGNrenak. Jendeak egindako ekarpenak ere badaudela ematen, baita gutxi batzuk Hego Euskal Herriko toki batzuetan. Esate baterako, N-634 errepide ezagunak pasarteak ditu beteta Gipuzkoako kostan Getaria eta Zarautz artean (irudia itsatsita) eta Bizkaiko Durangaldean ere bai Bilboraino.

Irudi hauek jendearen ekarpenez ere osatu daiteke, Panoramax Android aplikazioarekin.
Panoramax frantsesez eta ingelesez dago, baina tokien izenak OpenStreetMap bidez datozela uste dugu, eta horregatik Angelu edo Gipuzkoako errepide horretako irudi horiek, hemen itsatsi ditugunak, eta ondorioz euskaraz agertzen dira,
Erantzun
Sartu