Eisko Jaurlaritzak 'Adi! Filmak euskaraz' ekimena aurkeztu zuen atzo, "euskara ikus-entzunezko aisialdiaren bihotzera eramateko", prentsa-ohar ofizialaren arabera. Urtean 24 film ikusi ahal izango dira euskaraz zinema-aretoetan, orain artekoaren bikoitza, eta euskarazko filmen eskaintza handitu nahi dute plataforma digitaletan ere.
Proiektuaren asmoa da zinema-aretoetan euskarazko filmen kopurua bikoiztea. Urtean 24 estreinaldi izango dira euskaraz, horien artean nazioarteko 12 ekoizpen handi. Programazioak animazioa, familiako zinema eta nazioarteko frankiziak uztartuko ditu, eta zinema-aretoetan dagoen euskarazko eskaintza nabarmen handitu.
Plataforma digitalei dagokienez, Jaurlaritzak kalkulatu du dagoeneko 1.000 titulu inguru daude eskuragarri euskaraz zenbait plataformatan, besteak beste, Netflix, Amazon Prime Video eta Movistarren, EITBko edukiez gain. 'Adi! Filmak euskaraz' proiektuak eskaintza hori zabaltzen jarraitu nahi du eta ikusgarritasuna hobetu, herritarrek errazago eskuratu ahal izan ditzaten.
Irismen hori errazteko, gune espezifikoa prestatuko da Kulturklik webgunean, eta bertan erraz kontsultatu ahal izango dira:
Oraingoz, uste dugu atal hau dagoela Kulturkliken, eta plataformen berri ez dago oraingoz, bai EAEko zinema aretoetako euskarazko hurrengo emanaldien karteldegia.
Erantzun
Sartu