Teknologia albisteak

Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak, mapak, gidak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 17:38

Bihar asteartea, apirilak 21, topaketa bat egingo da Bilbon Euskal Herria Digitalak ekimenak antolatuta, izenburu honekin: 'Teknopolitika eta burujabetza uztartzeko bideak, mapak, gidak'.

Hizlari nagusiak izango dira Paolo Gerbaudo eta Cecilia Rikap. Liburu berri baten egileak dira (Recuperar la Soberanía Digital – Una hoja de ruta para construir un ecosistema) zeinean arlo publikoa eta herritarren arteko harreman berria birpentsatzeko bideak proposatzen dirten, sareko azpiegituren eta datuen kontrolaren aurrean.

Biharko jarduinaldiak azaltzen saiatuko dira zergatik sortzen diren mendekotasun digitalak, eta zertan oinarritzen den teknologiako oligopolioen boterea. 

EKITALDIA

  • Data: Apirilak 21
  • Ordua: 18:00-20:00
  • Lekua: Boltsa eraikina, Pilota kalea 10, Bilbo.

EGITARAUA

  • 18:00 Sarrera (Euskal Herria Digitala)
  • 18:15 Paolo Gerbaudo (Subirautza garai digitaletan)
  • 18:45 Cecilia Rikap (Dependentzia digitala)
  • 19:15 Mahaingurua
  • 19:45 Galderak
  • 20:00 Itxiera

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu