Zero Kilometroko Arkitekturaren I. Topaketa euskalduna
2026-04-18 15:30
Zero Kilometroko Arkitekturaren I. Topaketa antolatu du UEUk datorren apirilaren 24rako, Getxoko Udalaren laguntzarekin. Zero kilometrokoa... eta euskaraz, noski.
Helburu hauekin antolatu du topaketa UEUren Arkitektura Sailak:
- Euskal arkitektoen arteko sarea sortzea.
- Eraikuntzak gertutik ezagutzea, arkitektoak berak azalpenak emanez.
- Topaketa aprobetxatzea euskara eta arkitekturaren arteko hausnarketa egiteko.
Antolakuntzan Getxoko Udalak parte hartzen du eta hain zuzen Getxoko urbanismo/arkitektura proiektu parea agertzen dira egitarauan: Thinking Fadura proiektua eta Tikitoki zentroa, topaketaren egoitza bera.
Gainerakoan, arkitektura eta euskararen inguruko solasaldia bat ere antolatu dute.
Informazio gehiago eta matrikula, hemen.
Erantzunak kargatzen...