EHUko Informatika Fakultatearen 50. urteurreneko ekitaldiak aurrera darraite. Martxoan hasi ziren eta ekitaldiren baten berri Sustatun ere eman dugu, baina ekitaldi interesgarri parea datoz orain apirilean, eta ekitaldi nagusian maiatzean egingo dutela iragarri dute.
Apirilean adimen artifiziala gaitzat izango duten bi ekitaldi izango dira:
AAren inguruko ikastaro baten harira apirilaren 24an, ekitaldi bikoitza, 8.30etatik 12.30ak arte Carlos Santamaria zentroko areto nagusian, fakultatea bera dagoen EHUren Donostiako Ibaetako kanpusean. Bi mahainguru hauek izango dira:
Apirilaren 28an, berriz, Ada Lovelace aretoan (fakultatean bertan), 10.30etatik 12:00etara:
Informatika ez da izango niri kontatu didaten bezala:
50. urteurrenaren ospakizun nagusiari dagokionez, Donostiako Kursaalen izango da maiatzakren 30ean (11:30 - 16:00). "Bertan, gure historia errepasatuko dugu, Amaran Informatika Zentro gisa hasi zenetik gaur egunera arte", iragarri dute antolatzaileek. Ekitaldi hau Fakultatetik hamarkada hauetan igaro diren pertsona guztiei irekia egongo da.
Informazio gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu