Teknologia albisteak

Gazteentzako Salto! udalekuak antolatu ditu UEMAk

Erabiltzailearen aurpegia
1772782420
2026-03-09 : 09:12

Udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! esaten dieten udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk, eta dagoeneko ireki da izena emateko epea. Martxoaren 31 arte izango da zabalik. 2006ko deialdi hau 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteentzako da.

Bi txanda izango dira, udaren hasieran: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Azken urteetan bezala, ibiltaria izango da ekimena: Markina-Xemeinen hasi eta, Aulesti eta Berriatua zeharkatu ondoren, Ondarroara iritsiko dira gazteak.

Helburu hauek dituzte udaleku hauek:

  • Udalerri euskaldunetako gazteek elkar ezagutzeko eta saretzeko udaleku ibiltaria eta euskalduna.

  • Euskaraz gozatzeko une eta gune dibertigarria, alaia eta gertukoa.

  • Euskaldun gisa ahalduntzeko eta kontzientziatzeko aukera. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatzea eta saretzea lortu nahi da udaleku hauekin.

Izen-ematea eta informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu