Teknologia albisteak

Koldo Mitxelenaren lan guztiak sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 11:14

Koldo Mitxelenaren lan guztiak sarbide irekian jarri ditu Euskal Herriko Unibertsitateak. Edonoren eskura daude orain, PDF formatuan. Toki beretik paperean ere eros daitezke.

Lanak hemen aurkituko dituzu.

Koldo Mitxelena (Errenteria 1915 - Donostia, 1987) euskal hizkuntzalaritza moderno eta jasoaren gurasoa da. Bere lan nagusiak dira:

  • Apellidos vascos (1955)
  • Historia de la literatura vasca (1960)
  • Fonética histórica vasca (1961)
  • Lenguas y protolenguas (1963)
  • Textos arcaicos vascos (1964)
  • Sobre el pasado de la lengua vasca (1964)

Lan horiek zenbait bildumatan ere agertu ziren gero, eta horiek ere aurki daitezke EHUren biltegian. Euskararen antzinako formez egindako lana nabarmentzen da Mitxelenaren lanean, Fonética histórica vasca lanean batik bat. Orotariko Euskal Hiztegiaren oinarriak finkatu eta lehen urratsetan abiatu zuena izan zen halaber.

Erantzun

Sartu