Februllage da tarteka hilabete oso baterako proposatzen diren xalentx grafiko / tematiko horietako bat, bihar aktibatuko dena otsail osorako. Febru-llage berba portmanteau horretan otsaila, eta collagea daude, horixe baita koxka: collage grafiko bat egitea argazkiekin, hilabeteko 28 egunetan data bakoitzean hitz bat ilustratzeko erronka gehituta. X10 kale artista euskaldunak proposatu du euskaldunon artean egitea Mastodonen.
Irudiko egutegian euskaraz zer ilustratu behar den egun bakoitzean. Honela azaltzen du erronka X10k.
Baina zer da hau? Atxikitako irudian ikus dezakezuen bezala otsaileko egun bakoitzeko hitz edo gai bat proposatzen da. Eta erronka egun horiei dagokien gaiei lotutako collageak egin eta egunean bertan konpartitzean datza.
Ez dago izenik eman beharrik, berdin dio esperientziarik dugun edo ez, berdin collageak analogikoak edo digitalak diren, eta ez dago zertan eguneroko konpromisuari zorrotz heldu behar.
Helburua gure egunerokoa sormen eta gozamen tanta batzuz zipriztintzea da, eta hori ingurukoekin konpartitzea.
Izatez hau instagrametik datorren zerbait da baina fedibertsorako ere egokia badela iruditzen zait.
Animatzen bazarete argazkiak hemen Mastodonen konpartitzean #februllage2026 traola erabiltzera gonbidatzen zaituztet, horrela batak eta besteak egiten duena errazago aurkitu ahal izateko.
Animatu eta parte hartu!
Erantzun
Sartu