Aste honetan ireki du RTVEk haurrentzako Clan bere kanalaren webgune berria, non nahieran formatuan ikus daitezkeen haurrentzako edukiak euskarazko azpidatziekin ikus daitezke orain. Ahotsari dagokionez, oraingo aukerak dira gaztelania edo jatorrizkoa, baina José Pablo López RTVEko zuzendariak iragarri du euskarazko audioa (eta galizierazkoa eta katalanezkoa) RTVE Play aplikazioaren bidez ere integratuko direla. Telebista tradizionalean oraindik ez, baina etorriko omen da hori ere, Lópezen arabera. Clan da Espainiako telebista publikoak bere haurrentzako edukien kanala izendatzeko darabilen marka.
Clanen ikus daitezkeen haurrentzako edukietan marrazki bizidunak dira nagusi hala nola ‘Bluey’ (goiko irudian), 'Peppa Pig’, ‘Isadora Moon’, ‘Danger Force’, ‘Tara Duncan’, ‘Pocoyó’, ‘Croco Doc’ edo ‘Momonsters’-
Disney etxearen eduki asko ere badago hala nola ‘Mickey Mouseren etxea’, ‘Spidey’, edo ‘Superkitties’. Euskaraz edukiak banatzearen oso kontrakoa izan da tradizionalki Disney España, baina konprobatu dugu Clanen azpidatziekin ageri direla eduki horiek orain. Spideyko pantaila-irudiak erakusten duen bezala.

Haurrentzako film luzeak ere badira (edo familian ikustekoak, webgunean diotenez), hala nola ‘Wonka’, ‘Robot Dreams’ edo Percy Jackson sailekoak. Eta hauek ere euskarazko azpidatziekin agertzen dira, Percy Jacksonen honetan ikusi dugun bezala.

Eduki hauetara login egin gabe sar daiteke bat, hemendik: https://rtve.es/clan
Prentsa oharrak dio Clan aplikazioaren bidez ere iristen dela bat azpidatziak aktibatzera. Hemen duzue deskargatzeko:
Erantzun
Sartu