Teknologia albisteak

Mendebaldeko euskararen gramatika sarean, Labayruren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:50

Labayru fundazioak Bizkaierazko gramatikaren webgunea irekia du bizkaieraren ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batzen dituen baliabidea, mendebaldeko euskalkia hobeto ezagutu eta erabili ahal izateko, eta prestigioa emateko ere bai. 

Webguneko edukiak askotarikoak dira: deklinabidea, aditza, graduatzaileak, postposizioak, perpaus motak... Ez bakarrik euskararen lurraldearen mendebalderako izango da baliagarria, baita euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi daen edonorentzat. Bereziki bizkaitarrek batzuetan duda daukarte; hau batuaz ondo esanda ete dago? Bizkaieraz ondo badago euskara ona da. Baina bizkaieraz desberdinak diran egiturak ere badaude eta kasu horietan bizkaieraren eta batuaren arteko aldeak zeintzuk diren azaltzen dira gramatika honetan.

Aurreko paragragoari begiratuta, adibidez: Duda izatea barik... "dudea" litzateke, artikuluarekin, bizkaieraz. Kasu hori, Bizkaiko a itsatsidun hitzen deklinabidea (goiko pantaila irudiak ilustratzen duena, hain zuzen) Gomendioak izeneko atal berezi batean dago.

Gramatika honek mendebaldeko euskera edo bizkaiera estandarra finkatzen du halaber, beti ere euskara batuarekin lokarriak ugariagoak eta estuagoak izan ditezen. Sareko webgune honek testua sortzeko eredu eta baliabideak eskaintzen ditu azken batean, idatzizko iturririk esanguratsuenak eta gaur egungo hiztun jatorrek darabiltzaten egiturak kontuan hartuta. Alde horretatik, idatzizko iturriei besteko lekua eman zaio ahozkoari.

Bisitatu Gramatika.Labayru.eus 

Erantzun

Sartu