Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, ohar batean adierazi dutenez, "euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, transmisiorako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako". Argazkian UEUko zuzendaria, Aitor Bengoetxea, eta euskaltzainburua, Andres Urrutia.
Euskarazko produkzio zientifikoak duen aitortza txikiaren inguruko kezka partekatzen dute eta euskarazko produkzio zientifikoaren zilegitasuna aitortu eta prestijiatzeko ekimenak bultzatzeko konpromisoa hartu dute UEUk eta Euskaltzaindiak.
Alderdi praktikotik, 2026an honako egitasmoak gauzatzen lan egingo dute bi erakundeek:
- Euskaltzaindiak euskaraz sortu, argitaratu eta zabaltzen duenaren oinarrizko informazioa Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren Datu-basean jarriko da.
- UEUren testu-multzoak Euskararen Erreferentzia Corpusean jasotzearen eremuan, Lexikoaren Behatokian jaso gabe dauden UEUren unibertsitate-mailako argitalpenak jasoko ditu.
- Sorkuntzaren eta sustapenaren eremuan ikertzaile gazteen ibilbidea sustatzeko beka-deialdia sortu eta abian jarriko dute eta hasi berri diren ikertzaileen lana bultzatzeko asmoz, argitalpen-deialdi bateratu baterako oinarriak lantzen hasiko dira.
- Maila akademikoan euskarari ospea eta zilegitasuna aitortzeko asmoz, bi aldeek ekitaldi akademiko bat eta Euskaltzaindiak euskararen arloan ezarririko arauak eta proposaturiko gomendioak zabaltzeko ikastaroak antolatuko dituzte.
Erantzun
Sartu