Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zuzenekoan: MTVren musika-aro urrezkotik slop-musikaren plagioetara

Sustatu
2026-01-23 12:36

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, aste honetan, musika ikus-entzuten aritu gara. Batetik, iazko urte amaieran izan zen albiste bat: MTV telebista kate musikala hil zela, baina badagoela haren urrezko aroa gaur egunean Interneten erreproduzitzeko modua. Bestetik, gaur egunean AA-rekin sortzen den slop-musika: Suno bezalako AA sistemek diote musika egiten "ikasi" egin dutela, baina ikerlariek deskubritu dute "plagiatu" egiten dutela.

Hona bideoa:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu