Urtea amaitzearekin, abenduaren 31ko abenduan hil zen MTV (Music Television), bideo-musikalen telebista katea. MTV USA izeneko marka bat geratu da, baina musikari baino gehiago reality erako gauzetara dago emana. MTV marka zenbait zeuden oraindik hortik, hala nola MTV Hits eta egon ziren baita VH1 izeneko beste bat ere, bideoklip esan izan zaion formula musikal horri eskainiak. Eta horiek denak kantzelatu dituzte. Lasai, nostalgikoentzat badago aukerarik hortik.
MTV 1981ean hasi zen martxan, eta bideoklip-aren kontzeptuaren ildotik, elkar elikatuz funtzionatu zuten musika sustatzeko ikus-entzunezko forma horrek eta kateak berak. Satelite bidezko kanalen bidez, 1990eko hamarkadan zabaldu zen Europan, eta hamarkada hori izan zen bere urrezko garaia. 21. mendean, musika zabaltzeko formatu bisualak nagusiki Internetera egin duelarik salto, dekandentzia batean egon zen, 25 urte iraun duen arren markak.
Bideoklipak egiten dira oraindik, eta telebista batzuek zabaltzen dituzte, baina ez da gauza bera. Espainiako kanal generalistetan apenas ikusiko dituzun (lehiaketa erako zabor ikuskizunak dira han musika programak orain: La Voz, OT...) baina euskarazko klipak erraz ikus daitezke Hamaika telebistan, adibidez. Noski, bideoklipak ikusteko tokia Youtube da orain. Berriak, eta baita zaharrak, MTVn agertzen ziren haiek edo 21. mendeko produkzio ia osoa.
Guztiarekin, badaude moduak MTVren esperientzia berregiteko 2026 honetan. Hauek aipatuko ditugu:
Azkenengo hori da interesgarriena. Programatzaile batek sortu du, eta jario etengabe bat eskaintzen du, baina modu interesgarriena da aukera tematikoetan klikatzea (adibidez MTV Yo! Raps delakoa hip-hop ikus-entzuteko, edo VH1 pop sorta) eta ea zer agertzen den. Ez duzula gogoko bat? egin klik berriro eta beste bat agertuko zaizu. Pixkat MTV hartan horrela zen; ezin zenuen Youtuben bezala zerbait zehatza eskatu, baina zain geratzen zinen zerbait interesgarria agertuko zitzaizulakoan, eta sarri agertzen zen, bai, Operación Triunfo batean baino musika interesgarriagoa ohikoan.
Erantzun
Sartu