Teknologia albisteak

Genero aniztasun eta disidentziak: Iruñe Astizen 3 elkarrizketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 15:53

'Mugen Gainetik solasaldiak' izenarekin, Iruñe Astiz @Arkkuso sareetako sortzaileak hiru elkarrizketako sorta bat egin du azken asteetan. Mugen Gainetik GKE-aren enkargu bat izan da (EAEko Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin)., eta helburua izan da genero eta sexu aniztasunaren eta disidentziaren inguruko ezagutza handitzea, errrespetutik, inklusibitatetik. Twitcheko bere kanalean zuzenean egin zituen 3 saio Astizek, eta Youtuben ikusgai daude orain.

Hona hiru elkarrizketak: Ilargi Manzanares, Izaskun Azurmendi eta Joseba Errekalderekin. Hauetarik lehena itsasten dugu, besteak esteketan dituzue.

Elkarrizkezatzaileak berak honela deskribatu du bere Linkedinean solasaldi hauetarik atera duena:

"Txikitatik niretzat berriak diren errealitate, leku, esperientziak, (h)istori(o)ak ezagutzea maite izan dut. Esango nuke hori izan zela kazetaritza ikastera eraman ninduena edota, zergatik ez, hezitzaile izatera ere.

Mugen Gainetik ONGd-k Twitchen, zuzenean, elkarrizketa ziklo bat egitea proposatu zidatenean ez nuen pentsatu.

Helburua aniztasunarekiko eta disidentziekiko errespetuarekiko ezagutzetatik abiatuta elkarrizketatuek dituzten aurre egin beharreko zailtasunak eta erronkak ulertu eta ezagutzea zen.

Eta zer erranen dizuet! Niri espazio hori irekitzeko pribilegioaz gain, izugarri ikasi dut, bereziki hitzek duten garrantziari buruz." 

Erantzun

Sartu