Mintzola Mintegia 2025, azken ikerketen zabalkundea
Datorren azaroaren 6an, 2025eko Mintzola Mintegia egingo da Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan (Tolare baserria). Euskarazko ahozkotasunaren ikerketa egiten duen ekimena da Mintzola, Euskaltzaindiak sustatua, eta aurtengo Mintegi honetan aurkeztuko dira: batetik, aurtengo ikerketa-deialdietan saritutako gradu- eta master-amaierako lanen ondorioak; bestetik, berriz, aurten saritutako ikerketa-lan monografikoen helburuak eta iazkoaren ondorioak; eta azkenik, ahozko hizkera aztergai duten beste ikerketa-lan batzuen nondik-norakoak.
Egitaraua
Hasiera: 08:45
- Mikel Perez. Nolakoak dira eta nola mintzatzen dira kode-alternantzia erabilera eza edo oso apala duten euskaldunak?
- Oihana Lujanbio. Noka berrerabiltzeko ikerketa parte-hartzailea; Goizuetako adibidea.
- Fernando Oiartzun. Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera.
- Alex Artzelu. Aldakortasun diafasikoa Azpeitiko euskararako alokutiboen sintaxian.
11:00 - 11:25 Atsedenaldia
- Odei Guirado. Hari-katu: euskara informala hizkuntzaren, emozioaren eta komunitatearen ardatz gisa haurtzaroa babesteko egoitza-harreretan.
- Ines Azkarate. Antzerkia eta adierazkortasun-baliabideak uztartzeko proposamen Antzerkia eta adierazkortasun-baliabideak uztartzeko.
- Libe Miner. Euskararen erabilera ikaskuntza gidatuko espazioetan eta zirkulazio libreko eremuetan: Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako kasu-azterketa bat.
- Garazi Irastorza. Hizkera-maila zaindu eta arduragabean ezkoitzitako bokalen azterketa akustikoa.
- Igor Yugueros. Ahozko euskara eta herri-hizkera. Aldatzen ari dira? Igeldoko kasua.
- Irati Urreta. Hizkera-mailen araberako ahoskera-aldakortasuna: zer erakusten dute hiztunen ahoskera-hautuek?
14:00. Amaiera.
Informazio gehiago, Euskaltzaindiaren webgunean.
Argazkia: mintegiaren egoitza, Tolare baserria, Kepa Sarasola, Wikimedia Commons, cc-by-sa.
Erantzunak kargatzen...