Urriaren 27an ospatzen da Zuzentzaileen Naziorteko Eguna, eta EIZIEk (euskal itzultzaile eta interpretarien elkarteak) zuzentzaile lanaren alor bati erreparatu dio aurten: Zuzenketa ikus-entzunezkoetan, eta horretarako Ane Garmendiari egindako elkarrizketa bat argitaratu dute.
Ane Garmendia itzultzailea elkarrizketatu du Ibai Sarasuak Zuzentzaileen Nazioarteko Egunean. Garmendiak urte asko daramatza ikus-entzunezkoak itzultzen, eta hurbiletik daki zertan den gaur egun zuzentzaileen jarduna eta lanbidea bera, zer garrantzi ematen zaion kalitateari ikus-entzunezko plataformetan, zer erantzukizun dugun ikusleok…
Ikus bideoa.
Ikus, halaber, Garmendiak berak 31 eskutik blogean idatzitako artikulua (2025-02-05): «Zuzentzaileak, funtsezko kate-begia».
Erantzun
Sartu