Dani Larrea Mendizabal atzo hil zen, abuztuaren 24an, 65 urte zituela, gaixoaldi baten ondoren. Antzuolarra jaiotzez, Arrasaten urte askoan bizi izan dajkoa. 1997an eratutako Emun kooperatibaren sortzaileetako bat izan zen.
18 urtez Emunen zuzendari nagusi izan zen, 2015ean erretiroa hartu zuen arte. euskararen erabilera eta normalizazio planetan Emunek egindako lan aitzindarian nabarmendu zen. Fagorren ezarri ziren lehen euskara planak 1998an, eta horretan parte hartze zuzena izan zuen Larreak.
Familiak Arrasateko San Felipe beilatokian hartuko ditu hura agurtu gura dutenak gaur astelehenea, abuztuak 25, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Argazkia: Goiena.
Erantzun
Sartu