Teknologia albisteak

Euskal Herrian Euskaraz-en pegatina biltegia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-08-03 : 09:08

45 urte bete dira Euskal Herrian Euskaraz sortu zenetik. Euskal Herri luze-zabalean hamaika borroka euskaltzale piztu dituzte ordutik eta horietako asko komunikazio tresna jakin batekin zabaldu: pegatinak. Garai desberdinetakoekin EHEren pegatina bilduma jarri du orain sarean EHEk, eta deia zabaldu dute etxean inork baditu gehiago, haiei helarazteko.

Hala azaldu du bere lana EHEk: "Garai desberdinetako pegatinen bilduma ikusgai jarri dugu, egindako guztia gogoratuz egungo erronkei indar berriz heltzeko inspirazio izan daitezen."

Hor goian adibide tipiko bat, eta azpian beste bi ale, erakusgai.

Klasiko bat, Bitoriano Gandiagaren olerkia (beherako transkribatua):

Hemen
euskaraz ez dakienak
berak jakingo du
zergatik ez dakien.

Baina hemen
euskaraz ez dakienak
ez digu uzten
euskaraz egiten.

Baina eta hemen
euskaraz jakin arren
euskaraz mintzatzen
ez denak ere
ez digu uzten
euskaraz egiten

Guztietan ez da EHE izenpea agertzen: hortaz, halakoren bat baduzu, bidal dezakezu biltegira, gustura hartuko dute.

Zuk ere etxean halakoak baldin badituzu, bidali diseinua [a bildua] ehe.eus helbidera.

Ikus https://ehe.eus/pegatinen-artxiboa/ 

Erantzun

Sartu