Teknologia albisteak

Juan Carlosen Egillorren 'Laberinto' antologikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-08-01 : 10:54

Abuztuko oporretan gertu geratzen bazara, Bilborako bisitan plan polit bat: irailaren 28ra arte bisitatu daiteke Juan Carlosen Egillorren (1947-2011; Eguillor sinatzen zuen) antologikoa, Laberinto izenarekin, Rekalde aretoan.

Marrazkilari eta artista donostiar-bilbotarraren ekoizpen handiaren parte diren ia mila piezaren sorta aparta dago ikusgai. Marrazki, komiki, ilustrazio eta bideoak daude piezen artean, haren begirada "samurra, eszeptikoa eta krudela" islatzen dutenak, erakusketaren komisarioen iritziz. Lehenago erakutsi ez diren piezak barne dira.

Eguillor ironia eta estilo ikonoklastagatik nabarmendu zen, eta ezaguna da, besteak beste, Mari Aguirre, Txangurro Marx (behean irudia) edo Miss Martiartu (beherago) bezalako pertsonaiengatik.

Bideogintza artistikoan aitzindari ere izan zen, eta erakusketan ikus daitezke bideoen artean nabarmentzekoa da Bilbao la muerte edo Menina lanak; azken hori Espainiako estatuan ordenagailuz egindako lehen animazioa

Erakusketa Bilboko Rekalde aretoan, Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa areto ofizial nagusian.

 

 

Erantzun

Sartu