Teknologia albisteak

Barredromoaren 4. edizioa Eibarren asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-03-24 : 15:02

Asteazkenean egingo da laugarren Barredromoa Eibarren, UEUren eskutik. Duela hiru urte jarri zuten martxan ekimen hau, zientzia gizartera hurbiltzeko helburuarekin. Aurtengoan, gainera, Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dute (adi, beraz, ez da Markeskuan).

- Noiz: Martxoaren 26an, asteazkena
- Non: Eibarko Klub Deportiboan
- Ordua: 18:00etan
Parte hartzaileak:  

Etorri nahi baldin baduzu, idatzi mezu bat komunikazioa (a bildua) ueu.eus helbidera zure izena eta abizenak adieraziz. Zatoz!

Erantzun

Sartu