Teknologia albisteak

Appa Zarautz jokoaren bigarren sasoia aktibatuko da astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-03-21 : 11:45

2023an jaio zen Appa Zarautz jokoak bigarren denboraldi bati ekingo dio astelehenean, martxoaren 24an. Mugikortasunari, Errespetuari eta Bizikidetzari buruzko galderak (eta Zarautz herriari buruzkoak) egunero, bost egunean, apirilaren 10 arteko sasoi batean.

Sariak daude, baina jokoak irauten duen 18 egunetan galdera guztiei erantzun beharko diete erabiltzaileek. Egunero sari bat eskainiko da, besteak beste, kirol-jertseak, biserak eta tokiko dendetan gastatzeko bonoak, eta, horrez gain, bukaeran, beste sari batzuk zozketatuko dira; adibidez, aisialdiko hainbat esperientzia eta gastrobonoak (appean bertan informazio gehiago).

Appa Zarautz instalatzeko hemen:

Informazio gehiago Zarauzko udalaren webgunean.

 

Erantzun

Sartu