Teknologia albisteak

Txatboten Ebaluatoia berriro, kanpoko ereduekin aldeztu eta hobetzeko Latxa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:25

Otsailean lehenbizikoa egin ondoren, Hitz zentroak Txatboten II. Ebaluatoia antolatu du. Gaurdanik apirileren 2ra egongo da martxan, hemen. Sariak daude parte-hartzaileentzat, eta aukera Latxa hobetu eta indartsuago bat testeatzeko (80B-ko tamainakoa).

Latxa hobe eta indartsuago bat

Ebaluatoian LLM edo hizkuntza eredu handietan oinarritutako txat tresnak ebaluatzera gonbidatuta gaude. Hor dira OpenAI-ren eta beste batzuen eredu handiak, eta baita Latxa euskaldunaren bertsio bat baino gehiago ere. Alde horretatik, lehen ebaluatoitik ateratako ikasgai batzuk apklikatu dituzte jada, eta 70Bko Latxa handi bat entrenatu dute ere, GPT-4o eta Claude-ren aurka nola dabilen ikusteko.

Nola parte hartu

https://ebaluatoia.hitz.eus/ orrian sartu eta izena eman ondoren, ekin ebaluazioari. Txat lehio batekin bezala da, baina galdera edo iruzkina zuzentzen duzunean, erantzuna bi leihotan agertuko zaizu, A eta B, eredu sortatik bik erantzungo dizute. Jarraitu dezakezu galderak egiten, eta beste txat bat hasi, eta halako batean zure ebaluazioa bidali, A edo B, zer den hobea bi irizpide desberdinetan: edukiaren kalitatea, eta euskararen kalitatea. Ez bi parametroak batera, baizik eta bakoitzean A ala B den hobea, eta berdinketa somatzen ote duzun.

Sariak eta zozketa

Ebaluatoian parte hartzeagatik sariak kaso daitezke. Bozketa gehien bidaltzen dituzten 10 lagunei opari bonoak emango zaie: lehengoari 150 euroko teknologia-bonoa, bigarrenari 100 euroko teknologia-bonoa eta hurrengoei Elkar dendako 50 euroko bono bat emango zaie. Ebaluatutako bozketa kopuruan berdinketarik egonez gero, kopuru horretara lehenago iritsi denari emango zaio lehentasuna.

Ebaluatoian ematen diren zozketa zenbaki guztien artean bat izango da saritua. Irabazleak teknologian gastatzeko 350 euroko bono bat jasoko du.

Erantzun

Sartu