Teknologia albisteak

Ireki dute Euskaraldian izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 13:46

Gaurtik aurrera izango dute belarriprestek eta ahobiziek Euskaraldian izena emateko aukera, hemendik. Maiatzaren 15etik 25era izango da aurten Euskaraldiaren ariketa, baina jada izena ematera deitu dute antolatzaileek.

Herritarren izena emateko epea ireki dela iragartzeko antolatu dute ekitaldia Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean, eta bertan bildu dira dozenaka lagun, herritarrak, erakundeetako ordezkariak, batzordeetan aritzen direnak eta entitateetako kideak, besteak beste. Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzen, berriz, oholtza gainean egon dira: Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta kultura eta hizkuntza politikako sailburua; Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta memoria eta bizikidetzako, kanpo ekintzako eta euskarako kontseilaria; Irati Iziar Taupako lehendakaria; eta Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaile orokorra.

Ekitaldian azpimarratu dutenez, Euskaraldiak txapa jartzetik haratagoko lanketa eskatzen du: hausnarketa, jarrera, bakoitzak bere burua erronkan jartzea… Lehen pauso hori gaurtik aurrera eman dezakete herritarrek, Euskaraldian izena emanda.

Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijok gehitu du ariketarentzat oso garrantzitsua dela parte hartuko duten belarriprest eta ahobizi guztiek ematea izena, “hausnarketa baten osteko erabakia baita, ahobizi edo belarriprest izatea erabaki ostekoa, alegia”. Gainera, izen-emate horrek ahalbidetuko du gero Euskaraldiaren inguruko ikerketa egin ahal izatea, parte hartzaileen jarraipena egitea, txapak banatzea, eta batez ere, prestakuntza tresna eta aholkuak helarazi ahal izatea.

Euskaraldiko txapak janzteko deia ere egin dute. Euskaraldiko lantaldearen ustetan ezinbestekoa da ariketak irauten duen 11 egunetan txapa soinean erabiltzea, aurrean den ezezagunak euskaraz badakien erakutsiko baitu txapak. Norberarentzat baino besteentzat keinu bat da txapa, beraz.

Ez ahantz, beraz, izena emateko, hemendik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: