Teknologia albisteak

Oñatiko esamoldeen karta-jokoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:44

Herriko hizkera modu jostagarrian lantzeko, esamoldeen karta-jokoa garatu dute Oñatin. Badihardugu elkarteak prestatu du materiala, eta Oñatiko Udalak garatu. Badihardugu euskara elkarteko Idoia Etxeberria arduratu da karta-jokoaren edukia prestatzeaz eta Mirari Sagarzazu marrazkilaria, berriz, irudiak sortzeaz eta karten diseinuaz

42 karta dira guztira, 42 esamolde. 300 karta-joko atera dituzte. Batzuk ikastetxeetan banatuko dituzte eta salgai ere ipini dituzte, 10 eurotan, Oñatiko Turismo Bulegoan eta Txokolaterixa interpretazio zentroan.

Jokatzeko bi modu daude: koloreka eta zenbakika. Familien bilduma sistema du oinarrian jokoak, kolore bereko edo zenbaki bereko kartak batzea da helburua. Karta eskuratzeko, esamoldearen esanahia asmatu behar da eta karta gehien pilatzen dituenak irabaziko du.

Karta bakoitzean azalpena eta adibideak datoz eta baita esamoldeari buruzko galdera bat ere; karta lortzeko, ezinbestekoa da galderari zuzen erantzutea. Karta gehien lortzen dituenak irabaziko du.

Hona adibidezko karta bat:

Erantzun

Sartu