"Mo - Behi euskaldun baten memoriak" izeneko erakusketa didaktikoa ireki dute Nafarroako Liburutegian (Iruñea). Bernardo Atxagaren liburua eta pertsonaia, Mo behia, dira protagonistak. Gainera, liburuaren persierazko itzulpenak saria jaso du Iranen: 2023-24 urteetako hiru liburu hautatuetako bat izan da Irango Haurren Liburuen Batzordearentzat.
Erakusketa Nafarroako Liburutegian da, Iruñean, eta maiatzaren 10a arte egongo da bertan. Nafarroako beste liburutegi publiko batzuetara joango da erakusketa.
Erakusketa panelek, testuek, landa eremuko tresnek eta pankarta ezberdinek osatzen dute, proiekzioez eta multimedia materialaz gain, eta Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburuan eta Pello Varela gidoilariaren eta Juan Suarez marrazkilariaren MO eleberri grafikoan oinarritzen da. Bigarren Hezkuntzako irakasleek landutako proposamen didaktikoa da, eta DBH, Batxilergo eta euskaltegietako ikasleen bisitak hartzeko prest dago. Bisita gidatuetarako, idatzi Liburuak@karrikiri.eus helbidera
Irandik datorren albisteari dagokionez, hona sariaren erreseina eta Alireza Shafiee-Nasab itzultzailea aipamena jasotzen Teheranen:
Atxagaren liburua gazte literaturaren klasiko bat da, non protagonista behi gazte bat den, Mo, eta, edozein nerabek bezala, oinarrizko galdera existentzial eta ezinbestekoei aurre egin beharko dien.
Erantzun
Sartu