Teknologia albisteak

Euskal Kulturaren Eragiletza: Masterraren jardunaldi irekia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
atzo : 10:28

Martxoaren 21ean eta 22an, Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldia antolatuko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Donostian izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan (Luis Villasante ikertegia, Tolare baserria, Almortza bidea 6 Donostia).

21ean, ostiralarekin, herri-kulturgintza kokatzeko oinarriak finkatzen arituko dira parte-hartzaileak ikerketa-mintegi batean. 22ab, larunbatez, euskal kulturaren transmisioa eta Euskal Herriko ikuspegia bermatuko dituen hezkuntza antolatzeko bideak eztabaidatuko dira. Era berean, Euskal Kulturaren Eragiletzan masterreko ikasleen Master Bukaerako Lanak ere aurkeztuko dira jardunaldian.

Irekia da jardunaldi, baina interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena, hemendik.

Egitaraua - Martxoaren 21a, ostirala

9:00 - 9:15 Sarrera

9:00 - 14:00 Mintegia: “Herri-kulturgintza kokatzeko oinarriak”

14:00 - 16:00 Bazkaria

16:00 - 18:30 Komunikazioak. “Kulturaren eragiletzako proposamenak”

  • Josu Zubia: “Euskal magiaren ispilua. Nazio gatazka baten azpijokoak eta trikimailuak”.
  • Oihane Perea eta Uxue Diaz: “Bertsolaritza erdalgunean, iraganeko gakoak eta egungo egoera. Arabako esperientziatik abiatuta, etorkizunerako proposamen bat”.
  • Olatz Artola eta Jone Exposito: “Azken hamarkadako euskal musikagintza garaikideko oholtzaren erradiografia feminista”.
  • David Izaga eta Olatz Fernandez: “Euskal kultur sare nazionala eratzen”.
  • Jexux Mari Irazu: “Bertsolaritza Adimen Artifizialaren aroan. Kokapen ariketa bat eta bide-orri proposamena”.

Martxoaren 22a, larunbata

9:00 - 10:30 Komunikazioak. “Kulturaren eragiletzako proposamenak”

  • Elisabet Ezeiza: “KulturLab. Aro digitalean euskararekiko eta euskal Kulturarekiko atxikimendua indartzeko proposamen didaktikoa”.
  • Irantzu Montalban eta Joritz Zunzunegi: “Oihartzunak herrietan: musika eta belaunaldiartekotasuna, euskal Kultura eta komunitatea indartzeko”.
  • Ane Sarasketa eta Izaro Intsausti: “Euskal idazleen bizipenak, generoaren eta belaunaldiartekotasunaren ikuspegitik”.
  • Jone Alzibararetxuluaga eta Fernando de Lera: “Oinarrizko euskal kultur saski kualitatiboa hezkuntza arautuan. Lehen Hezkuntza eta DBHrako proposamenak”.
  • Julen Agirre: “Euskal dantza Hezkuntza Arautuan”

10:30 - 11:00 Kafea

11:00 - 12:30 Mahai-ingurua: Herrigintza eta hezkuntza  

  • Nora Salbotx. Amaiurko eskolako zuzendaria. Hezkuntza publiko, burujabe eta feministaren defendatzailea.
  • Ane Ablanedo. Heziketa eta pedagogia berritzaile eta alternatiboetan aditua; 'Zapalduon pedagogia' liburuaren egilea.
  • Amaia Alberdi, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, eta ikerlaria kulturarteko hezkuntzan, hezkidetzan eta pedagogia ekofeministan.
  • Idurre Alonso, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea, eta Euskal Filologian doktorea; Euskal Kulturaren Eragiletza masterreko irakaslea.

12:30 - 13:30 Mintegia talde txikitan

13:30 - 13:45 Itxiera hitzaldia

Erantzun

Sartu