Iurrebasoren tesi soziolinguistikoa ardatz hartuta, jardunaldia: Aurrera ala atzera goaz?
Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren tesian oinarritutako jardunaldia antolatu dute Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Euskararen gaur egungo egoera aztertzeko xedez, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide 6 - 3.a Bilbo) izango da, abenduaren 18an, goizez,
Iurrebasoren tesia, euskararen egoeraren diagnostiko gordin eta oinarritu bat, abendu honetan argitaratu du liburu formatuan Euskaltzaindiak. Izenburu hau du: "Gako berrien bila: Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen: Euskal Herrirako aplikazio praktikoa."
Lan horretatik abiatuta, eta beste ikuspegi batzuk elkartuz, honako egitaraua du datorren asteko jardunaldiak:
09:30-09:40 Jardunaldiaren hasiera-ekitaldia
- Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea
- Andres Urrutia, euskaltzainburua
09:40-11:15 Hitzaldi nagusia
- Iñaki Iurrebaso, UEMAko ikertzailea
- Aurkezlea Patxi Juaristi, EHUko irakaslea, euskaltzain urgazlea
11:15-11:45 Atsedenaldia / Kafea
11:45-12:45 Mahai-ingurua
- Miren Azkarate, euskaltzain osoa
- Jokin Azkue, HABEko zuzendaria
- Jon Sarasua, MUko irakaslea, euskaltzain urgazlea
- Aurkezlea Belen Uranga, soziolinguista
12:45-13:35 Solasaldia
- Erramun Osa, Euskaltzaindiaren idazkariordea, euskaltzain urgazlea
- Eneko Bidegain, MUko irakaslea, euskaltzain urgazlea
- Oskar Zapata, TAUPAko Nafarroako koordintzailea
- Aurkezlea Garbiñe Ubeda, kazetaria
13:35- 13:40 Agur hitzak
- Mireia Zarate, Sabino Arana Fundazioaren presidentea
- Sagrario Aleman, JAGON sailburua, euskaltzain osoa
Izena emateko, hemen zehaztua nola.
Erantzunak kargatzen...