PuntuEus domeinua doan euskal unibertsitate batzuetako ikasleentzat
2024-12-11 15:54
Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, UNED-Bergarak eta PuntuEUS Fundazioak hitzarmena sinatu dute .EUS domeinua zabaltzeko ikasle, ikasle-ohi eta langileen artean. Sustapen honi esker, .eus domeinua eta zerbitzaria doan lor daitezke ikasleen kasuan, eta %25eko beherapenarekin ikasle-ohiek eta unibertsitate horietako langileek.
Honako baldintzak betez lor dezakete domeinua doan ikasleek:
- Domeinu-izenaren titularra Unibertsitateko hauetako bateko ikasle matrikulatua izan behar da domeinua erregistratzen edo berritzen duen unean.
- Erregistratutako domeinu-izenak ikasleak dituen proiektu edo egitasmoetarako erabili dezake, haien ikasketa proiektu, blog pertsonal edo aisialdirako abiatzen dituzten webguneetan .EUS domeinua erabili dezaten.
- Ikasle bakoitzak gehienez 3 domeinu-izen izango ditu erregistratuta aldi berean hitzarmen honen baldintzak baliatuz.
- Hitzarmen honen baitan erregistratutako domeinu-izenak erregistroaren datatik hasita 90 eguneko epean aktibatuko dira, eta ez dira beste webgune batzuetara bideratu behar.
- Webgunean argitaratutako eduki guztiak edo zati esanguratsu bat euskaraz egongo da.
- Ezingo da eskatzailearena ez den tokiko elkarte, enpresa, erakunde edo marken izenik erregistratu.
- Domeinu-izenaren jabetza edo/eta erabilera ezin zaio transferitu edo saldu hirugarren alderdi bati.
Baldntzak zehatzago hemen. Eskaera egiteko, hemen bere datuak.
Erantzunak kargatzen...