Teknologia albisteak

UEUrekin 2025eko udan jardunaldi eta topaketak proposatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-12-09 : 16:45

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) 53. Udako Ikastaroetarako (datorren urteko udakoak, alegia) proposamenak bidaltzeko deialdia zabalik dago. Proposamenak bidaltzeko epea urtarrilaren 31ra (barne) arte dago irekita. Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatuko da, euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri. UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago deialdi hau.

Proposatu daitezkeen uda ikastaroek honako ezaugarriak izango dituzte:

  • Datak: 2025eko ekainaren 16tik uztailaren 11ra (oharra: bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira).
  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea (kasuan kasu beste toki baten egitea aztertuko da).
  • Formatuak: jardunaldi, topaketa edota biltzarrak (ez dira bideratuko ikastaro, formazio edo trebakuntza saioak).
  • Iraupena: egun bat edo bikoak.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Antolaketa: jarduera gauzatu bitarteko antolaketako urratsak Udakoen antolaketa lantaldeak gidatuak dira eta jardueraren antolatzailearekin batera adosten dira.

Epea irekita dago jada, eta 2025eko urtarrilaren 25a arte dago zabalik. Informazio gehiago eta proposamenak bideratzeko formularioa hemen.

Erantzun

Sartu