Teknologia albisteak

Dropout, streaming zerbitzu desberdin eta antisionista

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-12 : 11:39

Netflix edo Max-HBO denontzat dira ezagunak, eta Euskal Herrian Primeran ere (espero dugu), baina streaming plataformak hedatzen ari dira munduan eta horietako bat da Dropout, termino estatubatuarretan "independentzat" jo daitekeen plataforma, umorea ardatz duena, ingelesez eta mundu osoan eskuragarri. Eta berriki, Palestinako genozidioaren kontra azaldu dira, eraso askoren jomugan jarri direlarik. Eguneraketa: dropout.tv domeinura sarbidea oztopatua topatu dugu... atzo idatzi genuen artikulua gaur agertzeko, eta ondo zebilen. Ez dakigu IP blokeo bat edo DDOS eraso baten pean dauden...

Hona sare sozialetan jpan den astean zabaldu zuten mezua. Nonbait, aurretik kritikak izan dira zionista-zaleak ote ziren, beren edukiren bateko umoregile bat ustez sionista delakoan... Judua ba omen da, batere arraroa ez dena AEBetako umorearen eszenan... Baina tira, umoregile zehatz baten ikuspegietatik aparte, Palestinakoa genozidioa dela esanez eta guztiz kontra daudela berretsiz, eta gainera, ikuspegi sionista duten agerpenak ez direla beren zerbitzuan egongo... Hori termino argietan zioen agiriak.

Kontua da desagertu dela mezu hori... Erasopean daudela esan dute beste mezu batean: mehatxu legalak enpresaren kontra, eta indarkeriazkoak langile eta kolaboratzaileen artean. Baina Palestinako bizilagunen segurtasun, bizitza eta askatasunaren alde jarraitzen dutela esan dute. Eta aldi berean bazterkeria oro errefusatzen dutela, antisemitismoa barne.

Tira, Dropout ezagutzeko, hona beren https://dropout.tv/ webgunea, eta klip bat ze eduki mota ematen duten jakiteko:

Erantzun

Sartu