Teknologia albisteak

Loops Video jaio da, Fedibertsoko tiktoka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-11-11 : 09:10

"TikTok bezala, baina Fedibertsokoa", horrela deskribatzen dute gehienek, horixe delako. Aste honetan jaio da aplikazio pseudo-ofizial gisa, eta ezaugarrietan aukera murritzak dituen arren, itxura aldetik badu TikTok-en tankera. Fedibertsoko Pixelfed argazkiak partekatzeko sistema

ActivityPub sistemaren bidez funtzionatuko dute edukiek eta erabiltzaile-kredentzialek, eta horrek esan nahi du Fedibertsoko beste instantziekin bateragarri dela, elkar-jarraipenak egiteko (Mastodonekin, adibidez). Baina ez oraingo lehen bertsioan hori, laster baizik. Hain zuzen ere Pixelfed sortu zuen Daniel Supernault garatzailearen eskutik etorri da Loops Video, eta esan du bere asmoa dela ahalik eta errazena eta biralena egitea Loops Video, fedibertsoko federazioaren kontua konplikaziorik gabe eta gardenki gerta dadin bigarren instantzia batean.

Uste dugu halaber instantzia desberdinak antolatu ahal izango direla, baina oraingoz Loops.video webgune zentral bat dago, eta aplikazioa erabiltzeko, testeatzaile izan behar zara iOS iPhoneetan, edo APK erako fitxategia jaitsi eta instalatu Androiden (Loops.video webgunean 'download the APK' klikatu).

Oraingoz, 60 segundu arteko bideoak kargatu ditzakezu. 200 karaktere arteko testua gehitu daiteke. Iruzkinak posible dira, eta erabiltzaile bakoitzak ba omen ditu kontrolak jasotzen dituenak kudeatzeko. Audio edizioa eta besteen bideoekin nahasketak laster etorriko omen dira, eta horrekin TikTok-era gehiago hurbilduko zaio, baina erraldoi txinatar super-milioitsu bat da TikTok (enpresari Bytedance deritzo), eta ez da errealista espero izatea irismen eta gaitasunetan Loops Video hurbilduko zaionik.

Aprobako instalazioa egin du lagun batek, eta hona kaptura bat:

Bideo horretan bertan irakur dezakezue biluztasuna debekatua dagoela, baina beste aproba batzuetan eduki pseudo-pornografikoa segituan agertu zaigula ere konturatu gara, egia esateko.

Erantzun

Sartu