Teknologia albisteak

Autodefentsa digital feminista (eta gehiago), Errenterian jardunaldi batean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-10-30 : 08:14

Euskal Herria Digitala ekimenaren jardunaldi bat izango da azaroaren 15ean, Errenterian ('Sareak berreskuratu eta berrasmatu'). Kataluniako tekno-ekintzaileak dira gonbidatuak: Donestech kolektibo tekno-feminista eta Simona Levi antzerkigile eta irakaslea.

'Sareak berreskuratu eta berrasmatu' goiburuarekin antolatu da topaketa, azpi-lelo honekin: 'Errelatoak, irudikapenak, estrategiak disputan'

Azaroak 15, ostiralarekin, izango da jardunaldia, osagarri hauekin:

  • Goizez, 10.30etan Torrekuan (Orereta kalea 7), DonesTech-eko kideek “Autodefentsa digital feminista” tailer praktikoa eskainiko dute. Arreta jarriko diete mehatxu digitalen identifikazioari eta haien eraginei. Partekatuko dituzten proposamenen artean, burujabetza teknologikoaren garrantzia, eta software librea eta iturburu irekiko softwarea erabiltzea, ingurune digitalean ahaldundu ahal izateko funtsezko tresna gisa.
  • Eguerdian, bazkaria.
  • Arratsaldez, 17.00etan, “Digitalizazio demokratikoaren erronka". Joxepa Antonia Aranberri eraikinean (Madalen kalea 27, Errenteria). 

Informazio gehiago, hemen. Izena emateko (goizekoak 35 laguneko aforoa du, eta bazkarirako ere jakin egin behar da), hemendik.

Bide batez, jardunaldiaren egoitzetako bat, Torrekua, duela gutxi ari da Errenterian "ekonomia sozial eraldatzaileen eta teknologia libreentzako" gune bezala lanean. Eta laster inaugurazio ofiziala izango du, azaroaren 22an hain zuzen. 

Erantzun

Sartu