Gaurtik (hilak 17) larunbatera (irailak 21) itsasaldi edo marea super-biziak izango ditugu Bizkaiko itsasoan, euskal kostaldean. 19 urtean izan diren garaienak izango daitezke potentzialki gainera (arrazoi astronomikoengatik, baina eguraldiak gora-beherak ezar ditzake). Jarraian Pasaiko eta Bilboko itsasadarretan fenomenoa jarraitzeko argibideak.
Fenomenoa bere gorenean nabaritzeko, Bilboko itsasadarrean:
Eta Pasaian:
Neurri hauek mareen izaera astronomikoaren araberakoak dira, hau da, ilargiaren eraginagatik; baina presio atmosferikoak, haizeak eta olatuek 50 cm- arteko aldaketa ere ekar dezakete.
Marea bizienak urtero gertatzen dira ekinokzioen inguruaren, martxoaren 21aren eta irailaren 21aren inguruan. Urteroko zikloak dira horiek, baina nonbait beste faktore batzuk ere badaude jokoan, ilargia non dagoen (bere perigeoa hurbilago badago) eta ekuatorearekin lerrokatuta dagoen ere. Hori eta beste faktore orbital batzuek egingo dute aurten izatea 20 urtean izandako itsasgora teorikoki handienak aste honetan izatea.
Izatez, AZTI ikertegiaren arabera (gazteleraz informatu dute honetaz Twitterren baina ez euskarazko kontuan, auskalo zergatik), Bilboko itsasgora astronomiko maximo posiblea 5.08 metrokoa da eta 5.04 izango da irismena ostegunean. Zalantza ere badugu ez ote den errorea, ze beste altuerak dezimal bakarrarekin eman dituzte txioan (4.7 adibidez), eta zentimetro baterako bi dezimaleko hurbilpen horrek oso oso zehatza dirudi: agian 5.4 esan nahi dute eta ez 5.04?.
Argazkia: itsasgora maria biziarekin Donostiako Kontxan, Wikimedia Commons cc-by-sa
Erantzun
Sartu