"Sormenean Hezi, Kulturan Hezi" jardunaldiak Kultur Sorkuntzaren Transmisia delakoa ekimenak antolatzen ditu, eta hirugarren edizioa izango da aurten, urriaren 26an. "Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak" izango da goiburua jardunaldietan. Lehen jardunaldiak 2019an egin ziren, kultur bitartekaritza eta hezkuntza arautua hartuta hizpide. Bigarren jardunaldiak lau herritan egin ziren 2021eam, eta hezkuntza araututik kanpoko egoera aztertu zuten.
2024ko honetan, hedabideek euskarazko kulturgintzaren transmisioan nola eragiten duten eta nola eragin dezaketen aztertuko dute, baita euskaraz sortzen dutenek hedabideetan duten presentzia ere.
Kultur Sorkuntzaren Transmisioa ekimena osatzen dute Udako Euskal Unibertsitateak, Durangoko Azokako Ahotseneak, Bertsozale elkarteak, EIEk, EIZIEk, Elkar fundazioak, Euskal Wikilarien elkarteak, Hik Hasik, Jakinek eta Lanartea elkarteak.
08:45 - 09:15: Harrera
09:15 - 09:30: Ongi etorria
09:30 - 10:30: Euskarazko kulturgintzaren presentzia hedabideetan. Azterketaren emaitzak. Libe Mimenza, Behategia (NOR ikerketa taldea, EHU)
10:30 - 11:00 Kafea
11:00 - 13:00. Mahai ingurua: Zertan da euskarazko kulturgintzaren komunikazio-jarduna?
13:00 - 14:00. Bazkaria
14:00 - 16:00. Kultur kuotak hedabideetan: Nazioarteko ereduak.
Erantzun
Sartu