Teknologia albisteak

EAEn webgune eta app berria martxan premiazkoak diren odol-emateak sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-09-04 : 10:18

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak odola emateko deia egin zien duela aste batzuk herritarrei. Odol-stocka egoera idealaren % 40-50 azpitik omen dago eta jendea behar da, emaileak. Delako Zentroak webgunea eta aplikazioa jarri ditu martxan berriki dohaintza hauek sustatzeko.

Osakidetzaren adar bat da Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa eta bere datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrotarren %2,3k bakarrik dira odol emaileak. Gainera, batek huts egin eta borondatezko jarduera hori utziz gero, ez da erraza ordezkoak topatzea. Une honetan, jende gehiagok uzten du EAEn lortzen diren emaile iraunkorrak baino.

Guztiarekin, 2024rako odol-emateak egonkor daude, 2023ko datuekin alderatuta. Larritasunik gabe, baina odola ematea beharrezkoa da. Egunero 400 bat odol dohaintza behar izaten dira, eta udan bereziki, jaitsi egiten da emaileen eskaintza. Hortaz, ikasturte hasiera hau kontzientzarako unea da. Hona abuztuan prentsan agertu zen albiste bat.

Horretarako, informazio webgunea jarri dute martxan, hemen. Ez bakarrik odola emateaz, organo dohaintzak ere tratatzen dira webgunean, adibidez hezur-muinaren emaile izateak duen garrantzuaz,

Aplikazioari dagokionez, Osakidetzaren Zentroak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak jarri dute martxan, eta honako informazioarekin lagunduko dizu emaile bilakatzea erabakitzen baduzu:

  • Odola emateko guneak
  • Odol-emaileen historia (ohiko emailea bazara)
  • Odol-taldea eta Rh-a
  • Berriro noiz eman dezakezun

Aplikazio hau lortzeko, hemen :AndroidiOS

Webguneari dagokionez, hauxe: Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa  

Erantzun

Sartu